Balio kate globalak, hiru dimentsiotan, kultur gunean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 18a, 16:34

Debagoieneko Ezker Kutur Guneak balio kate globalei buruzko errealitate birtualeko jarduera bat egingo du martxoaren 21ean, egubakoitza, 18:30ean. "Parte-hartzaileek errealitate birtualeko betaurrekoekin esperientzia bat biziko dute, kate globalak zer diren, kontsumitzen ditugun produktuetan zer inplikazio duten eta lan-eskubideetan zer eragin duten jakiteko", azaldu dute.

Balio kate globalak. Errealitate birtualeko abentura. Izen hori duen jarduera gauzatuko dute Debagoieneko Ezker Kutur Gunean egubakoitzean. "Balio kate globalak zer diren, globalizazioan duten garrantzia, lan-eskubideetan duten eragina eta kontsumitzen ditugun produktuetan duten inplikazioa azaltzea da helburua". Bi orduko iraupena izango du ekintzak.

Juan Luis Merinok, Debagoieneko Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak, adierazi du "oso harrera ona" izaten ari den murgiltze-esperientzia dela. "Bakea eta Elkartasuna taldeko kideen eskutik ekarriko dugu Arrasatera, uste baitugu horrelako jarduerek lagundu egiten dutela ulertzen eta hausnartzen bertakoa globalarekin lotzen duen nazioz gaindiko produkzioaren garrantziaz eta horrek gure eskubideetan duen eraginaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak