Arizmendi Ikastolak musikaz beteko ditu kaleak zapatuan, 'Herria kantari' jaialdiarekin

Sara Lanz 2025ko mar. 18a, 14:28

Urtero bezala ikasleak izango dira protagonistak, eta ikastetxeko lau taldeek hartuko dute parte –Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak–, 12:00etatik 13:00tara ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira.

Udaberriari ongietorria eginez, zapatuan, hilak 22, 'Herria kantari' jaialdia egingo du Arizmendi ikastolak. Herriko Plazan elkartuko dira lau taldeak goizeko 12:00etan, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpenarekin eta talde argazkiarekin. Talde bakoitza bi guneetan arituko da katuan, 12:30ean lehenengo gunean eta 12:45ean bigarren gunean. 13:00etan Herriko Plazara itzuliko dira (euria egiten badu, Kulturolako aterpean), talde bakoitzak abestu ostean, Idoia Asurmendiren Hitzetan kantua abestuz emango diote amaiera ekitaldiari.

Eguraldiaren araberako bi ibilbide

Eguraldiaren araberako bi ibilbide desberdin antolatu dituzte. Hala nola, Euria egiten ez badu ondorengo ibilbide hau jarraituko dute: Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Garibai Etorbidea (Iturbide egoitza parean), eta amaiera Herriko plazan izango da. Euria egiten badu, aldiz, Taupa tabernako arkupeak, Jokin Zaitegi plaza, Parrokiako Arkupea, Biteri plaza, eta Kulturolako arkupean bukatuz.

Emakumeek sortutako kantak

Goizean zehar emakumeek sortutako kantak nabarmenduko dira: Hitz debekatuak (Maider Zabalegi), Ilargi berriak (Neomak), Elektrizitatea (Zea Mays), Dena aldatzen da (Ines Osinaga), besteak beste.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak