Berritze lanak amaituta, erabilgarri dago Uarkapeko boulder berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 17a, 18:58

Urtarrilaren 13an hasi zituzten eraberritze lanak eta pasa den asteko astelehenean amaitu zituzten azken egitekoak. Instalazio berrituak maila guztietatik ibiltzeko aukera ematen du, hastapenetatik hasi eta maila gorenetaraino.

Uarkapeko frontoiko beheko solairuan kokatzen da boulderra eta berritze-lanak amaitu zabalik da erabilera kirol zerbitzuko bazkideentzat. "Urte askotako mantenu faltaren ondorioz, egoera txarrean eta zaharkituta aurkitzen zen boulderra. Horren adierazle ziren egoera txarrean zeuden presak –batzuk puskatuta eta beste batzuk solte–, panelatua… Honek segurtasun arazoak sortu izan ditu azken urteetan, eta erabiltzaileen hainbat kexa sortu ditu", azaldu du Kirol batzordeko buru Mikel San Miguel zinegotziak.

Ia 48.000 euroko inbertsioa

Udalak jakinarazi du itxura eraberritua hartu duela Uarkapeko rokodromoak. "Panelatu berria jartzearekin batera, maila guztietarako boulderra jarri da oraingoan, ekipamendu berriarekin eta argiztapen berriarekin. Gehiegizko extraplomoak –bertikaletik haratago doan horma-zatiak– murriztu dira. Modu horretan, gunea eskaladako hastapen, erabiltzaile eta ikastaroetarako egokitu da".

Xehetasun gehiago eman dituzte udaletik: "Instalatu diren presek eskaladako egitura artifizialetarako UNE-EN 12572-3 Europako araua betetzen dute. Besteak beste esku-presak, oin-presak eta zurezko bolumen berriak jarri dira".

Aurrekontua, BEZ barne, 47.929,31 eurokoa ian da. Urkizu Agirretxe Ioseba eta Beste Bat O.E enpresak egin ditu lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak