Ibai-artetik adierazi dutenez, saridunek momentuan bertan jakingo dute sarituak izan diren edo ez, baita zenbateko saria irabazi duten ere; "izan ere, sariak ausaz agertuko dira ordainketak Arrasate Txartela erabilita egin diren erosketa tiketetan".
Saritutako bezeroek haien erosketa-txartelak Altuna Lurrindegian jasotzea beharrezko izango dute eta, ondoren, Ibai-arteko edozein establezimendutan trukatu ahal izango dituzte.