Urteroko ohiturari jarraituz, udaberriko kontzertua egin du Arrasate Musikaleko bandak, Amaia antzokian. Mikel Markiegiren zuzendaritzapean, askotariko piezak eta moldaketak jo dituzte, besteak beste, Campanera edota Cassiopeia. Horrez gain, hainbat euskal abestiren nahaste bat ere eskaini diete antzokira joan diren musikazale arrasatearrei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.