Zigarrolako jubilatuen etxean hasi zuten topaketa, eta haren aurrean kantu batzuk jo ondoren, auzoko beste kale batzuetatik segitu zuten ibilbidea. Gero, afaria izan zuten Al Andalus elkartean, eta bertan ere talde desberdinak igo ziren taula gainera trikitixa eta panderoa jotzera. Elkartea lepo bete zuten.
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Eguraldiak hasieran lagundu ez zuen arren, pozik agertu dira kalejira egiteko aukera izan zutelako, eta geroko afarian aparteko giroa egon zela adierazi dute. "Jendea oso animatuta zegoen, eta hurrengo baterako beste topaketa bat egiteko gogoz geratu gara", adierazi du Eneritz Urrutia trikitixa irakasleak.