LABek salatu du kaleratze kolektibo baterako espedientea abiaraziko duela Ekidek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 14a, 16:10

Ekide.

Sindikatuaren hitzetan, enplegu erregulazio espediente baten bitartez, enpresak hilabeteko epean hamabost pertsona kaleratu ditzake gaurtik hasita.

LABek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ekideko enpresa batzordea zuzendaritzarekin batzartu da gaur, martxoak 14, eta ohartarazpen bat jaso dute: "Jakinarazi digute kaleratze kolektibo baterako espedientea abiarazten duela enpresak. Zuzendaritzari langile batzordearekin negoziatzea eskatu diogu behin eta berriro, beraien gestio txarraren ondorioak ez daitezen soilik langileentzat izan. Horrez gain, enpresaren etorkizunari buruzko negoziaketa bat irekitzeko gonbita ere luzatu diegu, hartu beharreko trantsizio neurriei buruz hitz egiteko".

Hala, sindikatuak erantsi du bilera egutegi bat zehaztu dutela gaurko batzarrean, eta datorren eguenean, martxoaren 20an, izango dutela "kontsulta epeko" lehena.

Kaleratze gehiago

Sindikatuak ohartarazi du iazko azken hiruhilekoan enpresak "kaleratze batzuk" egin zituela, eta orduan antolatutako mobilizazio eta lanuzteetan ere eskakizun izan zutela "kaleratze horiek baliogabe uztea eta aurrera begirako enplegu bermea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak