Hezitzaileek, askotariko baliabideak eramateaz gain, jolasak ere egingo dituzte animatzen diren guztiekin. "Goiza, euskaraz, auzokideekin jolasteko ekimen aproposa da", diote. "Eguraldi hotz eta euritsua aterako balitz, egongo da non babestu eta jolastu, beraz, 11:30ean Itxaropena plazan izango gara Txatxilipurdiko hezitzaileok".