Euskaraldia 2025

Mahaiak jarriko dituzte, auzoz auzo, Euskaraldian izena emateko

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 12a, 12:52

Udazkenean egin zuten Gozaldia ekitaldia.

Ariketa sozialaren laugarren edizioa hasteko bi hilabeteren faltan, herritarrek izena emateko epea martxoaren 15ean abiatuko da, zapatuan. Izen-ematea online egin daiteke, www.euskaraldia.eus webgunean, baita datozen egunetan kalean jarriko dituzten mahaietan ere.

Zapatuan hasita, auzoz auzo mahaiak jarriko dituzte, Euskaraldian izena emateko, honako egun hauetan:

 

  • Martxoak 15: Seber Altube plazako azokan, 12:00etatik 14:00etara.
  • Martxoak 18: San Andresen, Jai batzordeak daukagun lokalean, 18:30etik 20:30era.
  • Martxoak 19: Arimazubi plazan, 18:30etik 20:30era.
  • Martxoak 20: Arbolapetan, 18:30etik 20:30era.
  • Martxoak 21: Musakolako San Isidro plazan, 18:30etik 20:30era.

Era berean, Arrasateko Euskaraldiaren Batzordetik, "eskerrik beroenak" eman gura dizkiete mahai horiek jartzeko laguntzen ariko diren auzoetako alkatetza eta jai batzordeei.

Zapatuan, gainera, Euskaraldiko kamisetak, lanpasak eta kotoizko poltsak erosteko aukera ere izango da Seber Altubeko azokan. "Animatu eta eman izena Euskaraldian! Euskararen erabilerak jauzi erraldoi baten beharra dauka eta Elkar mugituz egingo dugu!".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak