Erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea landuko dituzte EKKO programaren edizio berrian

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mar. 10a, 18:04

Eskola, Komunitatea, Kirola eta Osasuna hartzen ditu bere baitan EKKO programak eta familiendako bigarren saioak martxoaren 24ko astean izango dira Gaztelekuan. Izen-ematea martxoaren 19an itxiko da.

Beste ikasturte batez, EKKO programa garatzeko elkarlanean ari dira Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea. Programak Arrasateko aurrenerabeengan gizarte trebetasunak sendotzea du helburu, eta LH-5 eta LH-6 mailatako ikasleek hartzen dute parte.

Arrasteko Udaletik adierazi dutenez, programan gurasoen inplikazioa garrantzitsua da, eta horregatik, martxoaren 24tik 27ra bitartean gurasoek euren seme-alabakin batera hartuko dute parte elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamiken bitartez, erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea gaia lantzeko.

Izen-ematea, martxoaren 19ra arte

Martxoaren 24tik 27ra arratsaldez antolatu dituzte saioak, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta saio guztiak Gaztelekuan izango dira, 18:00etatik 19:30era. Parte-hartzaileek aukeratu ahal izango dute zein hitzordutan hartu nahi duten parte, baina izena eman beharko da martxoaren 19rako Arrasateko Udalaren webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak