Karapaixoa ardatz hartuta egingo dute martxoko bertako produktuen azoka

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko martxoaren 7a

Karapaixoa, bertako produktuen azoka.

Martxoaren 15ean egingo dute martxoko bertako produktuen azoka, Seber Altube plazan, 09:00etan hasita, eta karapaixoa izango da protagonista nagusia. Hala, karapaixoa saltzen izango dira herriko ekoizleak. Horrez gain, tailerra ere egingo dute azokan.

Karapaixoak egiteko tailerra egingo dute martxoaren 15eko azokan, Seber Altube plazan. Adin guztietako herritarrei zuzendutako tailerra izango da eta 18 herritarrendako lekua dago. Jada zabalik dago izen-ematea BAZen, 943 25 20 00 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.

Bertako produktuen azokako erosleen artean hamar karapaixo zozkatuko dituzte egunaren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak