Edukiontziak suaren aurkako materialekin egitea eskatu du berriro EAJk

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 6a, 15:41

Edukontzi bat erreta Arrasateko Jose Luis Iñarra kalean.

EAJ-PNV Arrasatek "irmoki" gaitzetsi ditu asteburuan udalerrian izandako "ekintza bandalikoak, non gutxienez lau edukiontzi-gune erre diren". Horren harira, edukiontziak suaren aurkako materialekin egitea eta horietan su-detektagailuak jartzea eskatu dute.

EAJ-PNV Arrasatek azaldu duenez, Udal Gobernuari "ikerketa sakon" bat egiteko eskaera egin zioten duela urtebete, "edukiontzien kokapena ebaluatzeko eta horrelako gertaeren arriskuak minimizatzeko" helburuarekin. "Hala ere, zenbait gune lekuz aldatu diren arren, hartutako neurriak oraindik ere ez dira nahikoak. Edukiontziak leku seguruagoetan kokatzeko eta sute berrien aukera ahalik eta gehien murrizteko azterketa sakona egitea ezinbestekoa dela azpimarratzen dugu", adierazi du Ander Garay bozeramaileak.

Era berean, edukiontziak suaren aurkako materialekin egitea eta horietan su-itzalgailuak eta su-detektagailuak jartzea eskatu dute berriro, "Getxon arrakastaz ezarri den moduan". Prebentzio neurri horiek "berehala" hartzeko eskatu diete jeltzaleek EH Bilduri eta Elkarrekin Arrasateri, "arazo hau serio hartuz eta berehala konponbide eraginkorrak ezarriz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak