Whatsapp eta Telegram kanal berriak ireki ditu Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 6a, 12:09

Horien bitartez, albiste eta jakinarazpen guztiak jasotzeko aukera izango dute arrasatearrek. "Herritarrengandik gertuago egon nahi dugu, baita haiek Udalaren berri errazago izatea ere", azaldu dute udal ordezkariek.

Whatsapp eta Telegram kanal berriak ireki ditu Arrasateko Udalak eta albisteak jasotzen hasteko bi urrats jarraitu behar direla nabarmendu du. "Lehenik, kanala jarraitu eta, ostean, jakinarazpenak aktibatzea gomendatzen dugu, azken berriak jasotzeko. Horretarako, klikatu goian eskuinean dagoen kanpaia".

Bestalde, jasotako kexa eta iradokizunak kudeatzeko sistema berria jarri du Udalak martxan Telegram eta Whatsapp bitartez, 688 73 24 63 zenbakian. "Udalean jasotzen genituen kexa eta iradokizunak ez ziren behar bezala kudeatzen, eta horietako asko erantzun gabe geratzen ziren. Horretaz jabetuta, 2024ko uztailean langile berri bat jarri genuen herritarren eskaera guztiak kudeatu eta erantzuten, eta emaitza berehalakoa izan da. Orain, eraginkortasunez kudeatzen ari dira eskaera guztiak".

Hori erakusteko, datu batzuk ere eman ditu Udalak:

  • 2023 urtean, 1.909 kexa eta iradokizunetatik, 822 erantzun ziren epe barruan, 237 erantzun ziren epez kanpo eta 850 geratu ziren erantzun gabe.
  • 2024 urtean, 2.070 kexa eta iradokizunetatik, 1.294 erantzun ziren epe barruan, 289 erantzun ziren epez kanpo eta 487 geratu ziren erantzun gabe (409 urtarrila eta uztaila bitartekoak dira, sistema berria martxan jarri aurretik).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak