Protokoloak "elkartasun osoa" adierazi dio Tolosan erasoa jasan duen herritarrari

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 4a, 16:13

Arrasateko Protokoloak deitutako mobilizazio bat.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k idatzi bat kaleratu du, Tolosako Renfeko segurtasun agente batek euskaraz egiteko eskatu zion herritar bati egindako erasoa dela eta.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k "elkartasun osoa" adierazi dio erasoa jasan duen herritarrari. "Gogor salatzen dugu agentearen jarrera. Euskararen kontrako oldarraldi ideologikoaren ondorio garbia da, guztiz arbuiagarria eta dagokien erakundeen aldetik erantzun irmoa eskatzen duena", azaldu dute, ohar bidez.

Horrez gain, eraso euskarafoboen aurrean, "tinko" erantzutera animatu dituzte euskal herritarrak. "Tokian tokiko euskalgintzara edo Behatokira jo eta jasandako erasoa edota hizkuntza eskubide urraketa salatzera joan zaitezte. Garbi izan dezagun euskaldun gisa eskubide osoa daukagula euskaraz aritzeko eta zerbitzu publikoetan euskaraz artatuak izateko. Euskaraz bizi nahi dugu eta horretara goaz", bukatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak