Suhiltzaileen arabera, eztanda txiki bat izan da 12:30ak inguruan Debagoieneko ospitaleko eraikin zaharrean: bi transformazio zentro ditu, eta euretako batean izandako matxura batek eragin du leherketa. Ondorioz, argindarra joan da ospitalean, eta kea bildu da zero azpitik lehen eta bigarren solairuetan; hala ere, dena garbitu dute, ez dago bestelako elementu kutsakorrik, eta normaltasunez dabiltza lanean ospitalean, kanpoko sorgailu batekin. Iberdrolako teknikariak zer gertatu den ikertzen dabiltza, Arrasaten, Oñatin eta Aretxabaletan, behintzat, une berean joan baita argindarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.