Hirugarren laurdenaren bukaeran MUren eta Solaresen arteko partidua erabakita zegoela zirudien arren (66-39), sufritu egin behar izan dute arrasatearrek lehia irabazteko. Azken laurdenean 22-43 partziala egin dute kantabriarrek, eta eskura izan dute garaipena. Lesioak tarteko, Julen Berrocalek zortzi jokalari besterik ez ditu izan jokatzeko. Gainera, etxeko jokalari Martxel Balantzategi bost faltarengatik egotzi dute epaileek. Hurrengo jardunaldia Zaragozan jokatuko dute LBC Cocina.com taldearen kontra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.