Ertzaintzak 26 urte gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Arrasateko hiru establezimendutan lapurreta egitea leporatuta.
Azaldu dutenez, lehenengo bi lapurretak asteazken arratsaldean izan ziren. Hala, 19:30 inguru estanko batean sartu zen gaztea, aurpegia estalita zuela, kutxa erregistratzailera gerturatu zen labanarekin negozioaren jabearen aurka eginda. Biktimak labana kendu eta estankotik ateratzea lortu zuen erasotzaileak bere helburua lortu gabe.
Handik ordubetera gazte bera farmazia batera joan zela gaineratu dute Ertzaintzatik, eta ihes egin aurretik farmazialariari engainu bidez bi sendagai -kaxa lapurtu ostean.
Biktimek emandako datuekin ikerketaren ardura zuten ertzainek eta herriko udaltzaingoak ustezko lapurra ezagutu eta identifikatu ahal izan zuten. Gazteari gasolindegi baten egindako hirugarren lapurreta bat ere leporatzen diote. Otsailaren 27an, 05:30etan, gasolindegiko saltzailea hornigailuaren kanpoaldean zegoen, bezero bati arreta ematen, gazteak, mostradorera sartu eta kutxako dirua hartu zuenean. Langilea gertatzen ari zenaz ohartzean, barrura itzuli eta aurre egin zion erasotzaileari, lapurtutako diruarekin ihes egin zuen arte.
Gaztearen atxiloketa atzo goizean izan zen Bergaran eta hango ertzain-etxera eroan zuten. Dena den, Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du, atxilotuak Arrasate inguruko beste lapurreta batzuetan parte hartu duen jakiteko.