Edukontzi bat erre da Arrasateko Jose Luis Iñarra kalean

Txomin Madina Milikua 2025eko martxoaren 1a

Arrasateko Udaltzaingoak azaldu dutenez, bart, 22:50 jaso zuten Jose Luis Iñarra kalean, Emakume Txokoaren aurrean dagoen edukiontzietako bat sutan zegoela. Suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera eta gertakariak ez zuen bestelako kalterik eragin. Lekukoen esanetan, edukiontzi bakarra, papera botatzekoa, da kiskalita agertu den bakarra. Oraindik ez da argitu sutea eragindakoa izan den edo ez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak