Aratusteek ez dute lekurik talde morean

Xabier Urtzelai 2025ko mar. 1a, 09:52

Naroa Zabala, Maristas Coruñaren kontra, uztai azpian.

Mondragon unibertsitateko emakumezkoen eta gizonezkoen talde nagusiek etxean jokatuko dute domekan. Biak datoz joan den astean irabaztetik, biak daude sailkapenaren erdian, eta biek izango dute domekan kontrario zuzen bat aurrean.

Oraingo asteburuan MUko ordezkariek, bai LF2ko neskek, baita Hirugarren FEB mailan dauden mutilek, ez dute Aratusteez gozatzeko tarte handirik
izango, domeka arratsaldean hitzordu bana dute-eta Iturripen. Gainera, bi taldeek egoera nahiko antzerakoan egingo diote aurre jardunaldiari. Batetik, David Peñaren neskak izango dira Iturripen arratsaldea berotzen hasteko ardura izango dutenak, 16:00etan hartuko dute-eta Kataluniatik datozen Romakaruma Mataro taldekoak. Arrasatekoek, joan den astean Ibaizabali irabazita (52-64), 26 puntu batu dituzte, eta bederatzigarren daude sailkapenean. Bada, puntu bat gutxiagorekin, hamargarren postuan dago Mataro taldea –joanekoan 68-64 gailendu ziren katalanak–.

Gizonezkoak, antzera

Gizonezkoen talde nagusia ere garaipen batekin itzuli zen joanden astean Tabirako Baqueren kantxatik (76-81); sailkapeneko azken sailkatuari ez zioten ezustekorik emateko aukerarik eman, nahiz eta etxetik kanpora ez dagoen partidu errazik. Horrek azken bi jardunaldietako porrotei buelta emateko aukera emandie, eta domekan (18:30), bi puntu gehiago dituen Los Arcos Solaresen kontra jokatuko du Julen Barrocalen taldeak –joanekoan 64-49 galdu zuten arra-
satearrek–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak