Garaia Parke Teknologikoa "talentuaren kudeaketaren berrikuntzarako eztabaidaren epizentroa bihurtu" da hilabete honetan, Garaia Talentuaren Kudeaketa 2025 jardunaldietan. "Ekitaldi honek hainbat sektoretako profesionalak biltzea ahalbidetu du, enpresetan talentua erakartzeko, atxikitzeko eta garatzeko, eta egungo erronkei buruz hausnartzeko". Horretarako, teknologia berriek zeregin horretan duten eragina aztertu dute, esate baterako, adimen artifizala aintzat hartuta, eta enpresek eta erakundeek talentuaren arloan duten zereginaz ere jardun dute.
Hilaren 5ean, eguaztena, izan zuten lehen saioa, eta Teresa Aranguren (Vesper Solutions) izan zen hizlaria; horrez gain, jardunaldietan izan dira Maria Erkoreka (Erkoreka Consultores), Virginia Amilibia (Ngloba Strategy) eta Mari Ruiz (MLAKoop).
Edizio gehiagoren esperoan
Garaia Parke Teknologikoak "hartu-emanerako eta ikaskuntzarako guneak sustatzen" jarraituko duela adierazi dute sustatzaileek, eta hurrengo edizioetan ere "dibulgazioarekin, interkonexio profesionalarekin, eta Debagoieneko eta Euskadiko enpresa sare bultzatzearekin duen konpromisoa berretsiko" dutela.