Iker Alberdi izendatu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoko presidente

Mirari Altube Arrese 2025ko ots. 27a, 12:02

Iker Alberdi Urkia.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak Iker Alberdi Urkia legazpiarra izendatu du presidente aho batez. 2013tik kargu horretan zegoen Juan Mari Palencia ordezkatuko du.

Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, eta, 2020ko urriaz geroztik, Mondragon Korporazioko presidenteordea da Alberdi, baita Eraikuntza Dibisioko zuzendari orokorra ere. 

Onnera Group taldean hasi zuen ibilbide profesionala 2002an, fabrikazio-buru gisa. Ondoren, egosketa unitateko zuzendari izendatu zuten eta Edesa Horeca lantegiaren zuzendari nagusi izan zen Polonian. Geroago, Europarako eta Asiarako Asber eta Edenox marken zuzendaria izan zen, 2015eko martxoan Fagor Industrialeko zuzendaritza nagusia hartu zuen arte. 2017an, talde osoaren zuzendaritza nagusiaren buru jarri zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak