Auto bat irauli da Arrasaten, Kataide inguruan

Mirari Altube Arrese 2025eko otsailaren 27a

Arrasatetik Bergarara bidean, GI-627 errepideko 37 kilometroan, Kataideko biribilgunean, auto bat irauli da 09:45ak bueltan. Gidaria bakarrik zihoan Ertzaintzaren esanetan, eta lehen artapena istripuaren lekuan bertan egin diote larrialdi zerbitzuetako langileek. Errepidea erabat itxi behar izan dute eta AP-1etik desbideratu trafikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak