Martxoko lau zapatuetan Erguingo Itxaropena plazan izango da ludoteka ibiltaria. "Zapatu honetan, Aratusteak izanik, egun berezia izango da ludoteka ibiltarian, zirku bihurtuko baitugu. Aurpegiak margotzeaz gain, malabarak, pedaloak, hankapaloak, diaboloak, uztaiak eta bestelako material ugari izango ditugu, eta ondo pasatzeko irrikaz izango gara", azaldu dute Txatxilipurditik. "Beraz, mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu!".
Gainontzeko zapatuetan, goizetan, txoko ezberdinak jarri eta askotariko aukera izango dituzte parte-hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai-jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko edota gustuko dituzten ekintzak proposatzeko. 3 eta 12 urte artekoek eta horien guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.