Goikobaluk beste urte batez egingo du bat Harreman GKEren misioarekin, talde nagusiko, txikiko eta gazte abesbatzako kideen ekarpenaren bitartez. "Arreta handiz prestatutako errepertorioa" plazaratuko dute, eta, era berean, Harremanek Indian eta Mozanbiken martxan dituen proiektuen berri emango dute, "pertsona askori etorkizun duinagoa izaten laguntzen dietenak".
Bertaratutakoak proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte hartzeko gonbidatuak izango dira. Hala, kontzertuan bildutako dirua "Mozambikeko nekazarien ekoizpena hobetzeko eta Indiako harrera-etxeko haurren elikadura, heziketa eta osasun arreta hobetzeko" bideratuko dute.