Garaipen ederra lortu du Kanpanzar Arrasatek

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko ots. 22a, 19:03

Atletico San Sebastian taldearen aurka 47-14 irabazi dute zuri-moreek, Mojategin. Playoffak jokatzeko bai edo bai irabazi behar zuten gaur Arrasatekoek.

Arrasateko taldeak hasierako minutuetatik gogor ekin dio erasoari, Donostian Atletico San Sebastianen aurka galdu egin zuten-eta Julen Barrutiaren mutilek. Lehenengo entsegua Kanpanzar Arrasatek lortu du, baina jarraian Atletico San Sebastian taldearena heldu da. Bazirudien norgehiagoka joan-etorri bat izango zela, baina etxeko taldeak esperientzia eta gogoa erakutsi du berdegunean, eta atsedenaldira 21-7 aurretik joan dira zuri-moreak.

Bigarren zatia hasi bezain laster beste entsegu bat lortu dute etxekoek, eta defentsan oso-oso sendo aritu dira 47-14koa jartzeko. Hurrengo jardunaldian atseden hartuko dute Barrutiaren mutilek, eta hurrengo hitzordua, Elorrioren aurka, ligako liderraren aurka, izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak