Hiru txandatan egin duituzte Piano Topaketako emanaldiak, eta horietako bakoitzean, adin, maila eta herri desberdinetako pianistak izan dira protagonista. Askotariko doinuak izan dira entzungai, eta horien ostean, guraso eta familiartekoen txalo zaparradak ere entzun dira.
Saio bakoitzaren amaieran, gainera, parte-hartzaile bakoitzari diploma banatu diote.