Udazken-neguko produktuak preziorik onenean eta beste, Merkemerkauari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ots. 21a, 18:55

Ibai-Arte elkarteak antolatzen duen Merkemerkauak erakargarria izaten jarraitzen du hainbat arrasatearrentzat. Aurten, udazken-neguko produktuen azoka otsailaren 20tik 22ra egin dute; prezio onenez gain, txaranga eta zozketa ere ez dira faltako.

Merkemerkauaz gain, otsailaren 20, 21 eta 22an Arrasateko edozein dendetan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean 400 euro zozketatuko dituzte, sei saritan. 100 euroko bi sari eta 50 euroko lau sari egongo dira. Parte hartzeko, erosketa tiketak Ibai-Arteko 688 73 41 49 whatsapp zenbakira bidali behar da. Zozketa otsailaren 26an izango da, eta irabazleekin harremanetan jarriko dira sariak banatzeko. Bestalde, otsailaren 22an, 12.00etatik 14.00etara, Arrasateko kaleak musikaz girotuko dituzte Sutan Txarangarekin.

Honako saltoki hauek hartu dute Merkemerkauan: 

SALTOKIA

KOKAPENA

Bea Lentzeria

Iturriotz kalea 4

Beinke

Olarte kalea 29

Elkar

Erdiko Kale 14

Ennea

Erdiko Kale 42

Errekamendi

Olarte kalea 21

Garraxi

Zarugalde 10

Intersport Loramendi

Maiatzaren Bata plaza

Intersport Loramendi

Garibai Etorbidea 6

Josle

Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan

Kapikua

Maiatzaren Bata plaza

Kili-kolo

Ferrerias kalea 21

Lilura

Zerkaosteta kalea 5

Luko

Erdiko Kale 32

Maitia

Erdiko Kale 46

Markiegi

Olarte kalea 2

Portaloi Optika

Erdiko Kale 10

Resusta Karrikiri

Erdiko Kale 38

Sikol

Olarte Kalea

Tipi Tapa

Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan

Txuri Beltz

Iturriotz Kalea 33

Ume

Garibai Etorbidea 6

Zubia

Biteri Plaza 1

 

Erlazionatuak

2025eko udazken-neguko Merkemerkaua, argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu ots 21, 19:02 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak