Erakusketari esker, aste honetan naturaren eta ingurumenaren harremanetatik euskaldunen habitataren, lurraldetasunaren eta historiaren gako nagusiak ikusi dituzte DBHko laugarren mailako ikasleek. Arizmendi Ikastolako Gaztelupeko ikasle eta irakasleek aberasgarritzat jo dute Kulturateko Loramendi gelan ikusitako erakusketa.
Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek sortu dute Habitat. Ezkutatu diguten historia erakusketa. Helburu pedagogikoarekin, Beñi Agirre Nabarralde elkarteko kideak Euskal Herriko lurraldeetan gizakiak jokatu duen historia kontatzen dihardu otsailaren 17tik 21ra bitartean, eta hamalau panelen bitartez euskal-nafar lurretan historian zehar sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak azaltzen dira.