Sexualitateari buruzko hiru hitzaldi egingo dituzte martxoan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko otsailaren 18a

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, sexualitateari buruzko hiru hitzaldi prestatu ditu martxorako. Parte hartzeko, izena eman beharko da, BAZera deituta (943 25 20 00) edo izenemateak.arrasate.eus-en.

Hitzaldiak 17:30etik 19:00etara izango dira, Kulturateko Loramendi gelan, eta Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuko sexologoak, Miren Lopez de Arregik, emango ditu. Honako hiru hitzaldi hauek izango dira:

  • Martxoak 3: Gure seme-alaben sexualitateei arreta ematen.
  • Martxoak 17: Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala.
  • Martxoak 31: Errespetutik haziz: Identitate sexuala eta familia.

Bestalde, oraindik zabalik dago gurasoentzako tailer batzuetan izena emateko epea ere. Honako hauetan:

  • Guraso abileziak garatzeko trebakuntza praktikoa (6-11 urte).
  • Nerabezaroa, erronka bat norentzat? (12-16 urte).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak