Boxeo jaialdia egingo dute Uarkapen martxoaren 7an

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko otsailaren 18a

Soraboxek antolatuta, amateur mailakoak zein neoprofesionalak ariko dira boxeoan Uarkapen jarriko duten ringean, tartean, Aitzol Ovejero eta Manex Bergoa arrasatearrak. Martxoaren 7an, egubakoitza, izango da jaialdia, 21:30ean.

Hamabi borrokaldiz osatutako boxeo jaialdia egingo dute Uarkapen martxoaren 7an. Horietako hamar izango dira amateur mailakoak eta bi, aldiz, neoprofesionalenak. Gainera, Aitzol Ovejero eta Manex Bergoa arrasatearrak ariko dira borrokan. 21:30ean hasiko da lehen borrokaldia eta 21:00etan irekiko dituzte ateak. Aurrez, 19:30ean, pisaketak egingo dituzte Iluntz tabernan.

Sarrerari dagokionez, momentuan bertan, leihatilan, 25 euro balioko du. Edozelan ere, aurrez erosteko aukera ere izango da, Rumba, Taupa, Osorik eta Iluntz tabernetan, 20 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak