Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa zapatuan Irati topalekuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ots. 17a, 09:11

Ohi moduan, herriz herriko kanporaketak egiten ari dira lehenik, eta otsailaren 22an egingo dute Arrasatekoa, Irati topalekuan. 17:30ean hasiko dute saioa eta izen-ematea 20 euro izango da, aurrez zein egunean bertan –aurrez, Iratin bertan–.

Zapatuko saioan hiru sari banatuko dituzte. Irabazleak bazkari bonua eskuratuko du Irati tabernan, baita iberiar paleta eta Iratiko hornitzaileen produktuekin osatutako saskia ere. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, halaber, Iratiko hornitzaileen produktuekin osatutako saskia eramango dute etxera.

Arrasateko bikote irabazlea Gipuzkoako kanporaketara sailkatuko da eta martxoaren 22an jokatuko dute hori. Ondoren, Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala apirilaren 5ean jokatuko dute Gopegin (Zigoitia, Araba).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak