Hileko hirugarren zapatuko azoka egin dute Seber Altube plazan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 15a, 12:50

Hilabetero egiten dute bertako produktuen azoka, Udalak antolatuta, eta horrela izan da gaurkoan ere. Defentsak indartzeko tintura eta xarabe tailerra ere izan da, Ekoudalatxen eskutik.

Hileko hirugarren zapatuan egiten dute azoka Seber Altube plazan, 09:00etatik 13:30era bitartean, eta asko izan dira gaur hara gerturatu diren herritarrak, eguraldia lagun. Gazta, ogia, gozoak, hestebeteak eta eztia zituzten, besteak beste, sagai ekoizleek, eta han izan dira artisauak ere. 

Horrez gain, Ekoudalatxen eskutik, sendabelarrez egindako botikak egin dituzte, bi formatutan: batetik, sistema immunea indartzeko tintura, eztarriko infekzioak, narritadura, eztula eta hotzeria saihesteko eta tratatzeko baliagarria dena; eta bestetik, jatorri naturaleko osagaiekin ondutako jarabe naturala, eztularen eta hotzeriaren sintomak arintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak