Mondragon Unibertsitateko laborategiak bertatik bertara ezagutzen

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 14a, 13:13

Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko campusera eginiko bisita bat. Irudia: MU.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan da iragan berri den martitzenean, otsailaren 11n, eta ekintzak antolatu ditu unibertsitateak.

Mondragon Unibertsitateko laborategiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute egunotan DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleek, hor dihardutenek bertatik bertara ezagutu ditzaten "zientziaren eta teknologiaren arloetan jardunean dabiltzan eta erreferentziazkoak diren emakumeen testigantzak eta gogoetak". Hala, dozenaka ikasle izan dira Goi Eskola Politeknikoaren Arrasateko campusean aste honetan.

Ikasleek hiru laborategi bisitatu dituzte; lehena, prototipoena: "3D marrazketako, 3D inprimaketako eta laser-ebaketako tresnak erabiltzeko, hainbat sektoretarako baliagarriak direnak eta prototipoak sortzeko aukera ematen dutenak". Bigarren laborategian, berriz, parte-hartzaileek aurrez aurre ikusi dute nola ikertzen diren materialen propietateak, mikroskopio, trakzio-saiakuntza, gogortasun saiakuntza eta abarren bidez. Eta azkenik, hirugarrengoan, biomedikuntzaz jardun dute, erabiltzen dituzten teknologiak eta ikerketa-praktikak ezagutuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak