Mugimendu askea zer den, honek duen garrantzia, eta mugimendu askea sustatzeko egin daitekeenaren inguruan arituko dira hizlariak. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du eta Arrasateko Uribarri guneko Magala espazioan egingo dute. Saioan parte hartzeko, ahal izanez gero, hemen izena ematea eskatzen dute.
Urtarrilean hasi zituzten Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak, eta hilean behin egingo dituzte. "Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei egongo dira zabalik. Ongi etorriak izango dira Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar", adierazi dute.