Europako aitortza jaso dute 'Puntua' aldizkariko bi azalek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 14a, 12:28

'Puntua' aldizkariko azal sarituak. (Argazkia: GOIENA).

European Newspaper Award saria jaso dute iaz argitaratutako 403. eta 412. zenbakietako azalek.

Puntua aldizkariko bi azalek European Newspaper Award sarietako sari nagusia eskuratu dute toki komunikabideen azalen kategorian. "Europako diseinu lehiaketa handiena da; herrialde guztietako komunikabide handienek ere hartzen dute parte", dio Iñaki Iturbek, Goienako diseinu-arduradunak.

Saritutako azalak 403. eta 412. zenbakietakoak dira, iaz argitaratutakoak: bata Martxoaren 8an argitaratu zen, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako lantegietako berdintasun planen erreportajea irudikatzeko egindakoa da; bestea, berriz, maiatzaren 24an argitaratu zuten, eta azal hartan ere barruan landutako erreportajea ekarri zuten azalera. Hain zuzen, biniloak zituen hizpide, eta euskarri hori maite duten bost debagoiendar elkarrizketatu zituzten. Hortik sortu zen Biniloak; bueltaka jarraitzen duen pasioa azala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak