Eskaintzez gain, Merkemerkauan erosteak saria izan dezakeela azaldu dute Ibai-artetik. "Otsailaren 20an, 21ean eta 22an Arrasateko edozein dendetan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean 400 euro zozketatuko ditugu sei saritan. 100 euroko bi sari eta 50 euroko lau sari egongo dira", nabarmendu dute. "Parte hartzeko, bidali zure erosketa tiketak Ibai-arteko 688 73 41 49 Whatsapp zenbakira". Zozketa otsailaren 26an egingo dute, eta irabazleekin harremanetan jarriko dira sariak banatzeko.
Bestalde, otsailaren 22an, 12.00etatik 14.00etara, Arrasateko kaleak musikaz beteko ditu Sutan txarangak. "Azokaz gain, bertaratzen diren guztiek gozatu ahal izango dute esperientzia are bereziagoa bihurtzeko prestatu dugun programa bizi honetaz".
Honako saltoki hauek izango dira Merkemerkauan:
- Bea Lentzeria, Iturriotz kalea 4.
- Beinke, Olarte kalea 29.
- Elkar, Erdiko Kale 14.
- Ennea, Erdiko Kale 42.
- Errekamendi, Olarte kalea 21.
- Garraxi, Zarugalde 10.
- Intersport Loramendi, Maiatzaren Bata plaza.
- Intersport Loramendi, Garibai Etorbidea 6.
- Josle, Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan.
- Kapikua, Maiatzaren Bata plaza.
- Kili-kolo, Ferrerias kalea 21,
- Lilura, Zerkaosteta kalea 5.
- Luko, Erdiko Kale 32.
- Maitia ,Erdiko Kale 46.
- Markiegi, Olarte kalea 2.
- Portaloi Optika, Erdiko Kale 10.
- Resusta Karrikiri, Erdiko Kale 38.
- Sikol, Olarte Kalea.
- Tipi Tapa, Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan.
- Txuri Beltz, Iturriotz Kalea 33.
- Ume, Garibai Etorbidea 6.
- Zubia, Biteri Plaza 1.