'Habitat' erakusketa irekiko dute Kulturateko Loramendi gelan

Hasier Larrea 2025ko ots. 13a, 11:59

Iaz, azalpenak ematen (Argazkia: Arizmendi Ikastola).

Euskaldunen historia deskribatzen du, panelen bitartez, Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkartearen proiektuak. DBH4-ko ikasleei zuzenduta dago eta hilaren 17tik 21era egongo da ikusgai.

Otsailaren 17tik 21era, Euskal Herrian mugarri izan diren data, pertsonaia eta gertaera garrantzitsuz jantzita egongo da Kulturateko Loramendi gela. Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek osatu dute Habitat. Ezkutatu diguten historia izeneko erakusketa, Arrasateko Udalaren laguntzarekin. DBH-ko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago eta euskaldunen habitata, lurraldetasuna eta historiaren gako nagusienak adierazten ditu, "modu grafiko argi eta atseginean", hamalau panelen bitartez. 

Hala, edukiak azaltzeko ordubeteko bisita didaktikoak eskainiko dizkie bederatzi talderi Nabarraldeko partaide Beñi Agirrek. Bukatu ondoren, ikastetxeetako ikasle eta irakasleei balorazio bat eskatuko diete, eta, positiboa izanez gero, ikastetxeen adostasunarekin datorren urtean jarraipena emango liokete egitasmoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak