Irune Berasaluzek, Gipuzkoako Foru Bozeramaileak, adierazi duenez, Arbizelaiko zubia konpontzeko lanak egingo dituzte AP-1ean, Arrasaten. Haren hitzetan, aldizkako ikuskapenetan egituran antzemandako "kalteak" konponduko dituzte lehen fasean, eta bigarren estribua indartzeko asmoa ere badute, "taularen egungo euskarrien ordez euskarri berriak jarriz eta dauden bielak biela berriekin aldatuz". Konponketa horiek guztiak –eta gehiago–, gainera, zirkulazioa eten gabe egingo direla ohartarazi du, baina zeregin jakin batzuetan trafikoa pasabide baten bidez desbideratuko dela kontrako galtzadan.