Martxoaren 21ean egingo dute Txotxparta Eguna

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ots. 11a, 14:48

Iazko Txotxparta Eguna, Iturrietan.

Aramaioko Unzueta sagardotegian egingo dute Ttakun Txalaparta Elkarteak antolatutako jaia eta, txalapartariez gain, trikitilariek ere parte hartuko dute. Prezioa 45 euro da, autobusa barne, eta izen-ematea Irati tabernan egin daiteke martxoaren 18a baino lehen. 50 pertsonarendako lekua dago.

2025a ere "ekimenez beteta" datorrela azaldu dute Ttakuneko kideek. "Hainbat ikastaro antolatzeko asmoa dugu eta, urtea ongi hasteko, jai giroan batu gura ditugu arrasatearrak eta ingurukoak, txalapartaren inguruan", azaldu dute. Horretarako baliatuko dute, hain zuzen, Txotxparta Eguna.

Arrasateko Ttakun Txalaparta Elkarteak 32 urte beteko ditu aurten eta "inoiz baino kide gehiago" ditu taldean. "Gaur egun 30 ttakunkidek osatzen dute taldea eta azken urteetan hazkunde handia izan du", diote. 

Lekukoa emanez eginiko ibilbide bat da Ttakunena, "modu naturalean" buruturiko ariketa, "32 urteko iraupen eta garapenaren giltza", azaldu dutenez. "Aurrera begira, hori izango da erronka nagusia, belaunaldi berriei erakutsi eta Euskal Herriko altxorra dugun txalapartaz gozatuko duten belaunaldi gazteak erakartzea, txalaparta beraiena eginez eta beraien bide propioetatik landu dezaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak