Pasa den zapatuan, otsailaren 8an jokatu zen ART eta Durangoren arteko norgehiagoka Mojategin. Partidako laugarren minutuan estreinatu zuen markagailua Durangok, eta ARTk lehenengo zatian egindako akatsak baliatu ostean, kanpoko taldeak 9 puntuko aldea lortu zuen lehenengo zatian. Dena dela, bigarren zatian indartsu irten ziren arrasatearrak, eta joku ona erakutsiz, azken zati honetan egindako 3 entseguak nahikoa izan ziren kanpoko taldea 28-22 menderatzeko.
Durangoren aurkako garaipenak 6.postuan utzi du talde arrasatearra, sailkapenean 3.postutik gertu; Universitario Bilbao taldetik 5 puntutara. ARTk jokatu dituen azken 10 partidetatik 8 irabazi ditu, eta aurten etxean jokatutako bost partidetatik lau, garaipenak izan dira. Hurrengo astean, otsailaren 15ean ART eta Getxok Mojategin izango duten norgehiagokak garrantzia handia izango du Euskal Liga irabazteko playoff-eko txartela eskuratzeko.