Sententzia "euskarafobo eta atzerakoiak" salatuko dituzte eguaztenean Herriko Plazan. "Azken astean, hainbat udalek jaso dituzte euren hizkuntza politiken aurkako sententziak: Donostia, Astigarraga, Usurbil… Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz euskara lan eta zerbitzu hizkuntza izateko bokazioz diharduen edozein izan daiteke hurrengoa. Akaso, geurea", nabarmendu dute protokoloaren sustatzaileek.
Gaineratu dute herrietako hizkuntza politikak epaitegietatik inposatzen ari direla epaitegiak. "Horren aurrean, ezinbestekoa da gure hizkuntza eskubideen defentsan antolatu eta aktibatzea, euskaldunon eskubideak egiazki bermatuko dituen arkitektura juridiko berri bat aldarrikatzeko eta auzitegi euskarafoboen injerentzia politikoa salatzeko".
Hori dela eta, deialdiarekin bat egiteko dei egin dute: "Gurekin bat egitera deitzen ditugu hizkuntza berdintasunean sinesten duten Arrasateko herritar, eragile, sindikatu eta alderdiak".