Arrasate Dragoi taldeko gimnastek Bergaran ekingo diote denboraldi berriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ots. 5a, 12:20

Arrasate Dragoi taldeko gimnastak, Uarkapen. Argazkia: Arrasate Dragoi taldea.

Asteburu honetan ekingo die Arrasate Dragoi gimnasia taldeak 2024-2025 denboraldiko txapelketei eta erakustaldiei. Etzi, otsailak 8, Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko den Gipuzkoako amateur mailako txapelketaren lehen fasea jokatuko dute. 155 gimnasta dituzte taldean aurtengo denboraldirako.

Taldeka zein banaka lehiatuko dira arrasatearrak. Kadete eta gazte mailatan lehiatuko dira taldeka eta banaka, berriz, gazte mailan.

Honako gimnasta hauek hartuko dute parte Bergarako Labegaraietan:

Kadeteak, taldeka:
-Ane Aranzabal, Laia Eguiluz, Malen Erdabide eta Eider Zugasti.
-Aisha Luengo, Haizea Murgia, Maialen Lamadrid, Malen Erdabide, Laia Moto eta  Anne Cordero.

Gazte mailakoak, taldeka:
-Enara Portalo, Olaia Romero, Maialen Velez de Mendizabal, Nahia de la Torre eta Aintzira Abasolo.
-Eider Leibar, Alaitz Balzategi, June Ugarte, Irene Egaña eta Mara Iglesias.

Gazte mailakoak, banaka:
-Anne Hurtado.
-Eider Vazquez.
-Paula Andres.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak