Arrasateko II. Gazte Olinpiadetarako motorrak berotzen hasi dira antolatzaileak. "Egun osoko jaia izango da. Sanjuanak astean zehar izango direnez, zapatu hori aukera ederra izango da jairik ez daukazuenontzat, eguna lagun artean eta jai giroan pasatzeko!", nabarmendu dute.
Aurreko urteko esperientzia kontuan hartu eta balorazioak irakurri ostean, aurten aldaketak egongo direla aurreratu dute. "Jolas berriak, sari gehiago, gosaria eta abar. Egun borobilagoa antolatzen gabiltza. Eta lasai egon, aurtengoan, hurrengo egunean deskantsatu ahal izango da-eta".
18 urtetik gorako arrasatearrei zabaldu diete deialdia, eta honako irizpide hauek hartu beharko dira kontuan izena emateko: gutxienez hamar pertsonako taldea izan beharko da; izen-ematea 100 euro izango da kuadrillako eta martxoaren 9a baino lehen eman beharko da izena, galdetegi hau beteta.
Aurten ere bazkaria egongo da, baina horretarako izen-ematea aurrerago zabalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. "Egun borobila izango da, beraz, animatu zaitezte", azpimarratu dute.