Mondragon Unibertsitateko laborategiak bisitatzeko aukera izango da hilaren 10ean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 3a, 11:30

Mondragon Unibertsitateko laborategietako bat. Irudia: MU.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11n, eta bisitak antolatu dituzte campusetara, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleek bertatik bertara ezagutu ditzaten instalazioak eta egunerokoa.

Mondragon Unibertsitateak martxan du Emakumeak Zientzian ekimena, "emakumezko ikasle gazteek zientziaren eta teknologiaren alorretako erreferentziazko emakumeen berri" izan dezaten, eta bertatik bertara entzun ditzaten haien testigantzak eta gogoetak. Horretarako, bisitak antolatu dituzte laborategietara, eta hilaren 10ean, astelehenean, izango da Arrasatekoa, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Prototipoen laborategia bisitatuko dute lehendabizi ikasleek, eta zertarako aukera izango duten azaldu dute antolatzaileek: "3D marrazketako, 3D inprimaketako eta laser-ebaketako tresnak erabiltzeko, hainbat sektoretarako baliagarriak direnak eta prototipoak sortzeko aukera ematen dutenak". Bigarren laborategian, berriz, parte-hartzaileek aurrez aurre ikusiko dute nola ikertzen diren materialen propietateak, mikroskopio, trakzio-saiakuntza, gogortasun-saiakuntza eta abarren bidez. Eta azkenik, hirugarrengoan, biomedikuntzaz jardungo dute, erabiltzen dituzten teknologiak eta ikerketa-praktikak ezagutuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak