Puzzle eta buru-hausgarri artean igaro dute arratsaldea Musakolako erretiratuek

Jone Arruabarrena 2025ko ots. 2a, 19:19

Puzzlekaxa proiektuaren eskutik, domeka arratsaldea puzzle eta buru-hausgarri artean igaro dute Musakolako Jubilatuen etxean. Bigarren pisuan izan da jarduera, eta giro ederra izan da.

Bertara hurbildu diren jubilatuak bat etorri dira: plan ezberdina eta dibertigarria izan da, arratsalde euritsu batean egiteko. Gainera, Ander Yuste Puzzlekaxako kideak adierazi du adineko pertsonentzako "oso onuragarria" dela mota honetako jarduerak egitea: "Pazientzia, kontzentrazioa, memoria, eta bestelako gaitasunak lantzeko balio diete horrelako jarduerek". Debagoieneko hainbat lekutan antolatu ohi ditu Puzzlekaxak horrelako jarduerak, baina normalean adin guztietarako izan ohi dira.

Oraingoan, ordea, Sasoibide elkarteko kide batzuen laguntzarekin, konkretuki adineko pertsonentzako antolatu dute, horiek "gauza ezberdinak" egitera bultzatzeko: "Tabernaz-taberna ibiltzen dira batzuk, eta beste batzuk etxean geratu ohi dira. Guzti horretatik aparte, zerbait ezberdina egiteko aukera bat da hau, eta gainera gaitasun ezberdinak lantzeko beta ere ematen du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak