Garaia Parke Teknologikoko enpresek batzar orokorra egin dute asteon, euren artean konektatzea helburu izanik, baina ez hori soilik, ohar bidez azaldu dutenez: "Baita parkeko berriak zuzenean ezagutzeko eta sinergiak sortzeko; enpresek jarduera, proiektu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko eta, era berean, feedback-a jasotzeko".
Olatz Imazek, Garaia Parke Teknologikoko lehendakariak, egin die harrera hara gerturatu direnei, eta han izan da Maider Morras Arrasteko alkatea ere, Gobernu Plana aurkeztu baitie parte-hartzaileei. Horrez gain, Idurre Albizuk, Garapen eta Komunikazio arduradunak, iazko gertakari nagusiak laburbildu ditu: haren hitzetan, bederatzi enpresa gehitu ziren iaz parkera, eta ADI Data Center Euskadiren eraikin berriaren salerosketa izan zen urte amaieran. Elkar-Lan S.Coop eta Garaia Parke Teknologikoaren arteko kolaborazioa ere sinatu zela gehitu du, eta hainbat ekitaldi antolatu zituztela, besteak beste, "sinergiak, talentua, inbertsioa eta enpresa osasungarria" sustatzeko.
2025ari ere erreparatu zieten han bildutakoei, adierazi dutenez, "soluzio eta ekarpen berriak martxan jartzeko".