Aurretiazko doluaz ariko dira Kulturaten otsailaren 4an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 29a, 11:45

Amaidolua elkarteak antolatuta, Aurretiazko dolua hitzaldia egingo dute Maite Urzainek eta Iñaki Olaldek otsailaren 4an, martitzena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:00retan. 

Amaidolua elkarteko presidentea da Maite Urzain, eta martitzeneko hizlarietako bat izango da. Azaldu duenez, aurretiazko dolua ere dolua da: "Pertsona hil baino lehen egiten dugun dolua da. Hau da, pertsona hori gurekin egon daiteke, baina harekin geneukan harremana ez, adibidez, alzheimerraren kasuan. Askotan jendea ez da kontziente dolua egiten ari dela, alboan duen hori ez delako hil".

Esan moduan, Amaidolua elkarteak antolatu du hitzaldia, San Felipe Elkarlaguntzaren, Afagiren eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak