Gema Lopez Las Heras, bigarrenez, Zaitegi sariaren irabazle

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 28a, 14:35

Gema Lopez Las Heras, Goiena telebistako platoan, duela bi urte.

Azkoitiarrak aurkeztutako proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa. Duela bi urte ere hark irabazi zuen.

Gema Lopez Las Herasek irabazi du, bigarrenez, Jokin Zaitegi saria. Halaxe erabaki du Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osatutao epaimahaiak, aurkeztutako lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaile azkoitiarrak, eta 2025 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.

Duela bi urte ere, azkoitiarrak irabazi zuen saria, eta Annie Ernaux idazle frantsesaren Emakume izoztua euskaratu zuen horri esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak