"Joan den astean, aurpegia estalita zeramatzaten gazte batzuek zerbitzuan zen Arrasateko herribusa geldiarazi zuten, barnean bidaiariak zeudelarik. Autobusa geldituta eduki zuten kanpoaldean euren aldarrikapena jasotzen zuen pintaketa egin bitartean", adierazi du Bizikidetza Batzordeak, ohar bidez. "Gertakari hauen aurrean, adierazi nahi dugu ez gaudela ados moduekin. Aldarrikapenak zilegiak izan badaitezke ere, moduak ez dira onargarriak. Bide batez, gertakari horiek zuzenean bizi izan zituzten udal zerbitzuko langile eta herritarrei gure babes guztia helarazi nahi diegu", nabarmendu du.
Azkenik, zera zehaztu du: "Adierazpen askatasuna defendatzen badugu ere, eskubide hau herritar guztien arteko elkarbizitza ahalbidetzen duen bideetatik garatu beharra dago".