Musescore musika-notazioko programa bat da, sistema eragile ezberdinetan funtzionatzen duena eta hizkuntza askotara itzulita dagoena. "Hutsetik abiatuta eta geure materiala sortuz erabil daiteke. Horretaz gain, doako partituren banku bat eskaintzen digu, errepertorio eta instrumentuen konbinazio anitz eta zabalarekin. Musescorek doan sortzen, erreproduzitzen eta inprimatzen ditu partiturak", azaldu dute Arrasate Musikaletik.
Ikasleentzat, gaitasun digitala garatu, musika konposatu eta idazteko jarduerak garatzeko tresna da programa. "Horrela, ikasleei beren musika piezak sortzeko eta konposatzeko aukera emango zaie, haien sormena eta autonomia sustatuz. Musika ikasgaia funtsezkoa da ikasle bakoitzaren sormena eta ideien eta sentimenduen adierazpena sustatzeko. Musescore aliatua izango da helburu hori lortzeko".